jueves, 12 de mayo de 2016

DEFIZIT PUBLIKOA

Ministroak prentsaurrekoari hasiera emateko, defizit publikora jotzea erabaki du. 2015. urtean Finlandiak %2,70-ko defizit publikoa izan du balore absolutuan, hau da, 5696 milioi euro galdu ditu. Datu hau kontutan hartuta ikus dezakegu 2015eko galerak txikitu direla 2014eko galerekin konparatuta; 2014eko defizit publikoa %3,20koa izan baitzen.

Honek erakusten digu Finlandiak bere diruaren erabilpen egokiagoa egin duela 2014. urtearekin konparatuta.



LANGABEZIA ETA ENPLEGUA

Defizit publikoa alde batera utzita, "langabezia eta enplegua" arlora salto egitea erabaki du. Langabezia, gaur egungo herrialde askotako arazorik handienetakoa dena, Finlandian ez du eragin handirik. Bertan biztanleria aktiboaren %9,4-ak ez du lanik izan. Horrek esan nahi du %90,6-ak lana izan duela.

Nahiz eta Finlandian ere langabezia dagoen, nire ustez haien egoera ekonomikoa guztiz estimagarria da; azken finean, 2015ean Espainiar biztanleriaren %20,7a lanik gabe egon da.

KANPO DEFIZITA

Beste herrialdeekin izan dituen harremanei dagokionez, Juhak adierazi du Finlandiak 2015. urtean 351milioi euroko zorra izan duela. Horren arabera, kanpo defizita %0,17-koa izan da.

Hortaz, Finlandiak ez ditu bere mugimendu finantzieroak guztiz ondo eraman; izan ere, beste herrialdeei ordaindu behar izan diena, jaso duena baino gehiago izan da.


miércoles, 11 de mayo de 2016

INFLAZIOA

Inflazioari dagokionez, Juhak adierazi du 2015an %-0,055-ko balioa izan duela; beraz, deflazioa gertatu da. Jaitsiera honen arrazoietako bat 2014. urtetik 2015. urtera emandako langabeziaren igoera izan daiteke; azken finean, jendea egoera ekonomiko latz batean murgilduta badago haien erosteko ahalmena txikitzen da; horrek eragiten du eskaria txikitzea eta hortaz, gure eskaintza eta prezioak ere bai.

Aldaketa honen beste arrazoi bat, gaur egun Europa menderatzen duen krisialdia izan daiteke. Izan ere, herrialde baten egoera ekonomikoan, atzerriko herrialdeekin egiten dituen negozioek paper garrantzitsua jokatzen dute. Hauen egoera ekonomikoa latza izanez gero, eskaria txikitu eta honek, jada adierazitako ondorioak ekar ditzake.

Hala eta guztiz ere, Finlandian emandako jaitsiera ez da oso handia izan, urtero gerta daitekeen aldaketa sinplea.


martes, 10 de mayo de 2016

KPI (Kontsumorako prezioen indizea)

Sipiläk, inflazioaren eta KPIaren arteko lotura dela eta, kontsumorako prezioen indizera jotzea erabaki du. 2015. urtean Finlandiak deflazioa pairatu duenez KPIaren balioa ere negatiboa izan da; Juhak adierazi duen moduan, %0,2-koa, hain zuzen ere.


lunes, 9 de mayo de 2016

BPG (Barne produktu gordina)

Prezioen aldaketa alde batera utzi eta Finlandiako ministroak Barne produktu gordinari buruz hitz egiteari ekin dio. 2015an %0,5-ko balioa izan du; zehazki, Finlandiako amaierako ondasun eta zerbitzu guztien diru balioa 207220 milioi €-koa izan da.



sábado, 7 de mayo de 2016

ERRENTA NAZIONALA

Finlandiaren errenta nazionalari dagokionez, herrialdeak 271,9 bilioi €-ko ingresoak izan ditu produkzio faktoreak direla eta.

Zenbaki hauek adierazten dute Finlandiaren egoera ekonomiko egokia, Espainiak 850000 milioi €-ko ingresoak izan dituela kontutan hartuta.