Inflazioari dagokionez, Juhak adierazi du 2015an %-0,055-ko balioa izan duela; beraz, deflazioa gertatu da. Jaitsiera honen arrazoietako bat 2014. urtetik 2015. urtera emandako langabeziaren igoera izan daiteke; azken finean, jendea egoera ekonomiko latz batean murgilduta badago haien erosteko ahalmena txikitzen da; horrek eragiten du eskaria txikitzea eta hortaz, gure eskaintza eta prezioak ere bai.
Aldaketa honen beste arrazoi bat, gaur egun Europa menderatzen duen krisialdia izan daiteke. Izan ere, herrialde baten egoera ekonomikoan, atzerriko herrialdeekin egiten dituen negozioek paper garrantzitsua jokatzen dute. Hauen egoera ekonomikoa latza izanez gero, eskaria txikitu eta honek, jada adierazitako ondorioak ekar ditzake.
Hala eta guztiz ere, Finlandian emandako jaitsiera ez da oso handia izan, urtero gerta daitekeen aldaketa sinplea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario